Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko gitarra eta baxu elektriko ikasleek kontzertua eskainiko dute martxoaren 29an, asteartean, arratsaldeko 17:00etan, Lasarte-Usurbil Institutuan.
Jazz, Blues, rock... estiloko hainbat doinu ezagun eskainiko dituzte, hala nola, Herbie Hancock, AC/DC, Horace Silver edo Pat Metheny-renak.
Jon del Campo, Erik Deza, Mikel Lazkano, Aitor Moreno eta Eugenio Rubio ikasleek abesti batzuetan haien irakasle den Jorge Gonzalezen eta baterian, Gorka Leonen laguntza izango dute.
Kontzertu didaktikoa izango da eta beraz, hurbiltzen diren herritarrei gitarra eta baxu elektrikoaren nondik- norakoak azalduko dizkiete Kontserbatorioko ikasleek.