Mikel Urdangarin abeslariaren doinuekin dantzan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 28a

Nora ikuskizuna eskaini zuten Mikel Urdangarin abeslariak, bere musika taldeak eta Traspasos taldeko dantzariek ostiralean arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxean. Dantza, poesia eta kantua uztartu zituzten beraz oholtza gainean ikuskizun berezi honetan. Zuzeneko musika jotzen, Urdangarinekin batera, Nika Bitchiashvili biolinjolea eta Koldo Uriarte pianojolea izan ziren. Dantza garaikidea eta zuzeneko musikaren nahasketa ederra dela erakutsi zuten ostiraleko ikuskizunean.