Herritar asko hurbildu ziren larunbatean goiz eta arratsaldez Ostarte Gazte taldeak antolatu zuen elkartasun jaialdira.
Adsis Fundazioak Ekuadorreko Esmeraldas lurraldean duen Ateak Irekiz proiekturako dirua biltzeko helburuarekin Brigitarren plazan merkatu txiki bat jarri zuten, postu batean itsasoz bestaldeko hainbat produktu bidezko salneurrian erosteko aukera eskainiaz eta beste batean bigarren eskuko jostailuak eskuratzeko.
Gainera, beste postu batean pintxo, bizkotxo eta edariak saldu zituzten eta saski bat ere zozketatu zuten.
Honekin batera, haurrentzako eskulan tailerretan oso ondo pasa zuten haur eta gaztetxoek. Aurpegia margotzeko, txapak eta eskumuturrekoak egiteko aukera izan zuten.
Arratsaldean, berriz, Andatza plazan jarraitu zuen Ostarte Gazte taldearen elkartasun jaialdiak. Bertan, 19:00etatik aurrera estilo desberdinetako taldeek jo zuten: A Human Disaster, Tamerlayn, A pie de callle eta Seventh string Donostia taldeek parte hartu zuten kontzertuan. Hemen ere Esmeraldas proiekturako dirua biltzeko txosna bat jarri zuten.
Ekimenaren helburua, Esmeraldas herrialdean pobrezia egoeran dauden familiei laguntzea da, konkretuki hezkuntza eta aisialdiaren alorretan. Horretan ari da Adsis fundazioa eta hauei laguntzen Ostarteko gazteak.
Beharrean daudenei laguntzeko interesa dutenek, 902 367 665 telefono zenbakia, www.fundacionadsis.org edota info@fundacionadsis. org helbideak dauzkate informazio gehiago jasotzeko.