Ostiralean, hilaren 1ean, izango da hain juxtu Arrieskalleta elkartean urtero antolatu ohi duten bertso afaria.
Egañak kulturetxean eskainiko duen bertso eskola berezi eta irekiaren ondoren elkartean afaldu eta kantatuko dute Andoni Egaña eta Xabier Amuritza txapeldun ohiek. Euskal Herriko lau txapel jantzi ditu zarauztarrak 1993 eta 2005 artean eta bi jantzi zituen Etxano-Zornotzan jaio zenak 1980 eta 1982an.
Afariko txartelak salgai daude dagoeneko Jalgi tabernan 20 eurotan.