30_Bertsolaritzaren harrobia lantzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 30a

Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako 5. eta 6. mailakoa eta DBHko ikasleek bertsoaz gozatzeko aukera aparta izan zuten.
Izan ere, Ttakun kultur elkarteak, Lasarte-Oriako bertso eskola eta Udalaren laguntzaz aurten ere XVIII. Bertso paper lehiaketa antolatu zuen eta asteazkenean izan zen sari banaketa.
Baina hau ez zen sari banaketa soila izan. Beñat Gaztelumendi eta Unai Muñoa bertsolariak bertan egon ziren eta haurrak lanean jarri zituzten.

Landaberri ikastola Lehen Hezkuntzako lehen saria Haizea Alvarezek eskuratu zuen eta aipamen berezia egin zioten Maialen Uriberen lanari.
Sasoeta-Zumaburu ikastetxeako lehen hezkuntzako ikasleen artean lehengo saria Amaia Arruabarrenak eraman zuen.
Bestalde DBHko ikasleen artean, Landaberri ikastolako Lierni Rekondo izan zen irabazlea eta Iñigo Otaegik aipamen bere izan zuen.
Sarituek Lasarte-Oriako Euskara zerbitzuko arduraduna Iñaki Arruti eta bi bertsolarien eskutik jaso zituzten haien opariak.