30_Urchueguiaren aurkako EBren denuntzia artxibatu da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 30a

Gipuzkoako Fiskaltzak EBko Rikardo Ortegak Ana Urchueguia alkate-ohiaren aurkako aurkeztutako denuntzia artxibatu du.
Rikardo Ortegak martxoaren 22an jarri zuen denuntzia hori Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako alkate-ohiak Somoton dituen ondasun higiezinen berrien harira.

Fiskaltzak Urchueguia anderea itaundu eta honek aurkeztutako dokumentuak, hala nola, lurraldeen eskriturak edo Kutxari eskatutako maileguaren paperak, aztertu zituen. Eta martxoaren 30an argitaratutako dekretuan, denuntziatutako ekintzak garrantzia gutxikoak direla adierazten du.
Dokumentu honetan, “kode penaleko 439. artikuluan ikuskatzen eta zigortzen diren negoziaketa delitua eta funtzionario publikoek debekatuak dituzten ekintzen betebehar tipikoen zantzurik ez dago,” dio Fiskaltzak.