Elkartasun jaialdia Ostartek antolatu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 1a

Asteleheneko aldizkarian, 4. orrialdean Esmeraldasen aldeko elkartasun jaialdiaren berri eman genuen. Bai titularrean, baita sarreran ere, Ostadar agertzen da antolatzaile modura, baina okerreko informazioa eskaini genuen. Jaialdia antolatu zuen taldea, Ostarte Gazte taldea izan baitzen.