Txoko Olinpiadetan izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 1a

Kamisetak egin, abestia grabatu, uretako kirolak, herri kirol bitxiak eta hamaika abentura gehiago bizi ahalko dituzte apirilaren 18 eta 20a bitartean, eta 26 eta 30a artean Txoko Olinpiadetan izena ematen duten gaztetxoek .
Aste Santuko txokoak 2002tik 2008ra bitartean jaiotakoei zuzenduta daude. Goizeko 9:00etan ateak ireki eta 13:30ak arte haurrek gozatzeko aukera paregabea izango dute egun horietan.
Apirilaren 14a bitartean apuntatzeko aukera dago, baina ez galdu denbora, kopurua mugatua da eta, lehenengo 40 haurrentzat egongo da lekua bakarrik. Izena emateko Ttakun K.E-tik (Geltoki kalea 4, behea) pasa, 943 371448 telefono zenbakira deitu edo www.ttakun.com helbidean sartu. Bestela, Amaraun Ludotekan ere izena emateko aukera badago.