Gernikako akordioko sinatzaileek “Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!” lemapean Bilbon bihar 17:30etatik aurrera egingo den manifestaziorako deialdia egiten dute.
Lasarte-Oriatik Bilboko ekimenera joateko autobusak jarriko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “autobusa arratsaldeko 15:30ean aterako da Txiki-Jai tabernako geltokitik”.
Autobusean joan nahi duenak izena eman beharko du eta horretarako, Xirimiri elkartean, Artizar tabernan eta Zabaleta auzoko dendan zerrendak aurkituko dituzte interesatuek.