Ikasle talde desberdinek bateriaren laguntza izan zuten eta abesti batzuetan haien irakasle den Jorge Gonzalezek ere baxuan lagundu zien.
Jazz, blues, rock... estiloko hainbat doinu ezagun eskaini zituzten. Eta hauek aitzaki izanik, besteak beste, inprobisaketa, blues-en estruktura edo egileei buruzko informazioa eskaini zieten bertan bildu ziren ikasle eta irakasleei.
Kantuko ikasleak
Bestalde, gaur Kontserbatorio bereko kantu ikasleak izango dira Brigitarren komentuan, 19:30etatik aurrera.
Danok Kide elkarteko VI. Musika topaketen barruko kontzertu honetan opera izango da nagusi.