Blog berria sortu da Lasarte-Orian, Politikazlasarten.wordpress.com helbidean. Blog hau Lasarte-Oriako politikaz modu independientean aritzeko sortua da, hasiera batean 2011ko Maiatzaren 22an ospatuko diren hauteskundeetarako prozesuaz, eta gero hortik sorturiko udala eta herriko politikagintzarekin harremana duten gaietaz.
Bi bide izango dira, alde batetik, "kazetaria" erabiltzailearekin berriak publikatuko dira, eta beste izenekin, kolaboratzaileen iritzia. Ez da, beraz, alderdi edo sektore bati loturiko bloga izango, kolaboratzaileen iritziak seguruenik alderdi ezberdinei lotuak egon daitezkeen arren. Blogak sortuko duen edukia euskaraz izango da, beste lekuetan publikaturiko Lasarte-Oriari buruzko berriak bilduko badira ere, euskaraz izan ala ez. Artikuluez gain, argazkiak, bideoak eta audio grabaketak ere eskuragarri jartzea da asmoa.
Hala ere, geroz eta kolaboratzaile gehiago izan, errazagoa izango da denera iristea, horregatik, interesa duen jendea kolaboratzaile bihurtzera deitzeko ere bada mezu hau. Kolaboratzaile izan nahi duenak, esteka, bideo, argazkiren bat bidali, edo elkarrizketaren bat nahi duenak posta elektroniko hontara idatzi dezake: politikazlasarten@gmail.com.
Azkenik, eta interesaturik balego interesgarri izango zaiolakoan, ez da ezagutza konplexuegirik behar blogean gauzak egiteko, baina beharko balitz, kolaboratzaileentzako ikastaro bat edo egingo litzateke.
Politikaz Lasarten Ekimena