LOHPko partehartze karpa Zumaburun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 1a

Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako Herritarren Partehartze Karpa k kokaleku berria izango du aste honetan. Bihar, goizeko 11:00etatik 13:00etara Zumaburu auzoko Andapa kalean egongo da.
Karparen bidez, plataformako kideek, herritarren kezkak, arazoak, ekimenak ezagutu eta bildu nahi dituzte, gero udalera behar duen moduan iritsi daitezen.
Duela hamabost egun Zabaletako Antonio Blas plazan egon ziren eta herritarrekin hurrengo hitzordua, Andatza plazan izango dute.