02_Marco Ruizek eskuratu zuen K-1 gerrikoa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 2a

Euskadiko K-1 txapelketa ospatu zen larunbatean Lasarte-Orian. Michelingo Frontoian, arratsaldeko 18:00etan eman zitzaien hasiera borrokei. Bigarren aldia da K-1 eta Kick Boxing borrokak herrian antolatzen direla.
Amateur mailako Euskadiko K-1 txapelketa eta Kick Boxing borrokak ikusteko parada egon zen larunbatean herrian. Sei K-1 modalitateko borrokalari lehiatu ziren txapelketa honetan.
Marco Ruiz, Moumen, Agostiño Fernandez, Leo Berraute, Jazin, Abel Rodriguez eta Julen Roman gogor lehiatu ziren euren artean. Lehenengo hiruak bakarrik lehiatu ziren Euskadi mailan K-1eko txapela eskuratzeko. Hasieran aurreikusiak zeuden beste 5 lehiakidek huts egin zuten lesioen ondorioz.