LOKEko judoko mutil eta neskek berriro ere domina eta trofeo kopurua handitu dute.
Leire Zubizarretak borrokako Espainiako titulua eskuratu zuen, apirilaren 2 eta 3an, Granadan burutu zen Espainiako junior eta infantil mailako borroka libre olinpikoko txapelketan.
Amaia Curiel bigarren postua eta Fermin Baldak infantil mailan brontzezkoa lortu zuten. Mario eta Oscar Garrido anaiek balkoitzak bere mailan bosgarren postua lortu zuten.