Calçot jana, Buruntz-Azpi elkartean, giro ederrean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 3a

Buruntz-Azpi elkarteak aurreko asteburuan, hau da martxoaren 26an, larunbatean, egin zuen Calçotada festan 65 bat lagun bildu ziren, 55 heldu eta 10 haur hain zuzen ere. Otordua, denbora aurrera joan ahala, festa bihurtu zen urtero bezala. Aurtengoarekin jada hirugarren urtez jarraian ospatu dute Calçot jana Lasarte-Orian, eta horrela jarraituz gero tradizio bihurtuko da.

Brasan erreta

500 inguru calçot ekarri eta erre zituzten Basaundi auzoko elkartean, ondoren erretako azala kendu, saltsa batean busti eta eskuekin jateko.
Urtero bezala ere, Calçotaz apartez arkume errea ere jateko aukera izan zuten bertan bildu ziren 65 pertsonek.
Gironako Porqueres herritik etorritako Josep eta Maria Kataluniako bikoteak ekarri zituzten gero Buruntzazpi kanpoan erre zituzten Calçotak.

Tradizioaren bidean

Lasarte-Oriara hirugarren urtez jarraian etorri dira, Josep eta Maria Kataluniako bikotea eta oraingoan gainera beste bi lagunekin, Enric eta Eva.
Oporretan ezagutu zuten lasarteoriatar batzuek bikotea eta hortik sortu zen festa egiteko aukera.
Horrela jarraituz gero, tradizio bihurtuko da eta ziurrenik hurrengo urterako ere hitzordua jarri zuten.

Giro bikaina

Calçot guztiak amaitu ondoren, euskal doinuen tartea iritsi zen.
Bazkalostean giro bikaina izan zen, trikitixa eta txalaparta doinu eta umore onarekin luze jo zuen Calçota janaren hirugarren edizio honek.