Estitxu Alkorta aurkeztu zuen EAJk

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 4a

Gero eta gertuago dago udal hauteskundeetako data, maitzak 22a. Horregatik, herriko talde politikoek haien zerrenda edo alkategaien aurkezpena egiteko garaia da. Oraingoan, alderdi jeltzalearen txanda izan da.
EAJk ostiralean, Dana Ona jatetxean burutu zen ekitaldian, Estitxu Alkorta aurkeztu zuen alkatetzarako hautagai bezala.
Estitxuren ondoan, herriko eta inguruko jeltzaleak eta Markel Olano, Diputatu Nagusirako hautagaia egon ziren.

Erronka nagusiak

Estitxuk Lasarte-Orian dituen EAJren erronka nagusiak aurkeztu zituen.
Alkortak esan zuenez, herriko ekonomian adostasun handia eta parte hartzailea lortzeko lan egingo dugu.
Era berean, Lasarte-Orian gelditzen diren eremu berdeak mantentzearen eta auzoen arteko mugikortasuna hobetzeko aldeko lana egingo dutela aipatu zuen.
Estitxu Alkortak gaineratu zuenez, “Lasarte-Oriak bere herri, kultura eta nortasun izaerak berreskuratu behar ditu. Horretarako, ohiturak eta tradizioak berpiztu behar dira, lasarteoriatarrek gozatzeko aukera izan ditzaten, eta erkidego bereko kideak senti daitezen. Lasarte-Oria benetako herri elebiduna izan dadin lan egingo dugu”.
Markel Olanok, berriz, “Estitxuk gaitasuna du eta herri honi buelta emango dion pertsona da,” adierazi zuen.