Lasarte-Oriako Udalak 2011. urtean San Pedro Jaietako programei diru laguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu www. lasarte-oria.org web orrialdean.
Diru laguntza horiek egoitza Lasarte-Orian duen pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuek eskatu ditzakete, betiere, San Pedro Jaietan interes orokorreko jardueraren bat egiten badute.
Norgehiagokako erregimenean emango ditu udalak laguntza hauek eta horregatik, eskaera egiterakoan oinarrietan agertzen den dokumentazioa erantsi behar da.
Eskabideak Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, edo horretarako legez ezarritako beste edozein lekutan, apirilaren 8ko 13:00ak bitartean.