Amaraun jaialdiaren barruan, apirilaren 9an, jostailuen trukaketa azoka egongo da.
Erabiltzen ez diren, baina egoera onean dauden jostailuak eman ditzakete interesatuek. Beti ere, sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten ez dituztenak badira.
Jostailuak apirilak 4, 5 eta 6an jasoko dira honako lekuetan, Ttakuneko bulegoan, goizez, 9:00etatik 13:30era eta Ludotekan, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.