Herriko gazteek Aste Santuetako oporretan ez dute aspertzeko astirik izango. Ttakunek Udalaren laguntzaz, Larraulera hiru egunetako irteera antolatu baitu.
Txango berezi hau apirilaren 18 eta 20aren artean izango da. Honetan, lagunekin egoteko aukera izateaz gain, primeran gozatzeko ekintza ugari izango dituzte, hala nola, mendi irteera, milaka jolas edo bideoklip bat grabatuko dute gaztetxoek.
Txangoari buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko Ttakuneko bulegora hurbildu behar dira interesatuak, apirilak 14a baino lehen.
Irteerako prezioa 50 eurotako da, Ttakuneko bazkideentzat izan ezik, hauek 47 euro ordaindu behar dituzte. Ordaintzeko bi modu egongo dira, bata txartelaren bidez eta bestea 2001 0048 25 0010089696 kontu zenbakian diru sarrera eginez. Azken modu hau aukeratzen dutenek, ordain-agiria Ttakunen aurkeztu behar dute.