Lasarte-Oriako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Eudelek eta Kutxak antolatuta, Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen topagunea izango da Lasarte-Oria, ostegun eta ostirala honetan.
Herri desberdinetako euskara teknikariek "Zer da euskara ez dakitenentzat?" galdera erantzuten saiatuko dira eta pertsona horiei euskara hurbiltzeko udalek zer egin dezaketen eta nola aztertuko dute III. Udaltopek iraungo dituen bi egun horietan.
Aurten gainera, Katalunia eta Valentziako hizlariak gonbidatu dituzte jardunaldi hauetan parte hartzera eta hizkuntzalaritzan haien herrialdeetan duten esperientzia entzuteko aukera egongo da, besteak beste.