25 urte kartzelan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 4a

Lasarte-Oriako hiru preso politikok aurten kartzelan 25 urte beteko dituztela eta, euren egoera salatuko dute preso hauen senide eta lagunek. Apirilaren 15ean manifestazioa egingo da ostiralez eta bestalde, Udalari preso hauen eta euren senideen egoera eta zailtasunez arduratu daitezela eskatuko diete. Sei dira guztira Lasarte-Orian 20 urte baino gehiago kartzela daramatenak. /4-5 orrialdeak