Operetako ariak, duoak eta hirukoteak entzun ahal izan ziren ostiralean Brigitarren komentuan.
Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko kantu ikasleak izan ziren Danok Kidek antolatutako VI. Musika Topaketen saioko protagonistak.
Egile handien lanak, hala nola, Mozart, Rossini edo Schubert eta abesti herrikoiez gozatu zuten bertan bildu ziren herritarrek. Kalitatezko kontzertua eskaini zuten Ainhoa Merzeroren ikasleek