Leire Vegak irabazi du “Motxian eby” lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 4a

Ostiralean Motxian eby SMSen lehiaketaren irabazlearen izena jakitera eman zuten, Leire Vega gazteak idatzi du herriko mezu onena eta horregatik saria berarentzako izan da.
Jesus Zaballos alkatearen eskutik sakeleko telefono berria jaso zuen Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleak.
Nr bhotzan zde bna txmnoarn iprdia bno itxsago zr bna, amz! izan da aurtengo SMS lehiaketako mezu onena. Ulertu ez duzuenentzako hona itzulpena; “Nire bihotzean zaude baina tximinoaren ipurdia baino itsusiagoa zara, baina asko maite zaitut”.
Buruntzaldeko Udalek antolatutako lehiaketa honen bitartez gazteen arteko komunikazio informaletan euskararen erabilpena sustatzea dute helburu. Zaballosek aipatu zuen bezala “Zibereuskara sortzen ari da eta gero eta indar handiagorekin gazteen artean”.
Eskualdean guztira 133 gaztek hartu dute parte eta 153 mezu bidali dituzte www.buruntzaldea.org web-orrialdera.