AEK-Muntteri euskaltegiko lagunez gain, herriko hainbat elkarte, herritar eta Udalak parte hartu dute programazioa osatzeko.
Korrikaren aurtengo edizioa Donostian amaituko da apirilaren 17an. Egun berean, baina goizaldean gure herritik igaroko da Gipuzkoako hiribururantz egin baino lehen.
Korrikako aurkezpena
Korrikaren inguruko informazioa emateko, apirilaren 8an aurkezpena egingo da kulturetxean 20:00etan. Talde ugarik hartuko dute parte bertan; Erketz dantza taldea, txalapartariak, bertsolariak, Kukuka antzerki eta dantza eskolakoak, Xumela abesbatza.
Gainera, Korrikako aurtengo arropa erakusteko desfilea egingo da eta Korrika 16ko bideo proiekzioa ere egingo da. Azkenik, aurtengo petoen banaketa ere egingo da.
Antzerkia
Ekitaldien barruan, apirilaren 9an, Baginaren bakarrizketak antzerkia iritsiko da kulturetxera 20:00etan, doan, Kutxaren babesarekin.