Urchueguiaren aurkako EBren denuntzia artxibatu da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 7a

Gipuzkoako Fiskaltzak EBko Rikardo Ortegak Ana Urchueguia alkate-ohiaren aurkako aurkeztutako denuntzia artxibatu du.
Rikardo Ortegak martxoaren 22an jarri zuen denuntzia hori Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako alkate-ohiak Somoton dituen ondasun higiezinen berrien harira.

Garrantzia gutxiko ekintzak

Fiskaltzak Urchueguia anderea itaundu eta honek aurkeztutako dokumentuak, hala nola, lurraldeen eskriturak edo Kutxari eskatutako maileguaren paperak, aztertu zituen. Eta martxoaren 30an argitaratutako dekretuan, denuntziatutako ekintzak garrantzia gutxikoak direla adierazten du.
Dokumentu honetan, “kode penaleko 439. artikuluan ikuskatzen eta zigortzen diren negoziaketa delitua eta funtzionario publikoek debekatuak dituzten ekintzen betebehar tipikoen zantzurik ez dago,” dio Fiskaltzak.
Izan ere, “orduan Lasarte-Oriako alkate zenaren Somotorako diru-laguntzen kudeaketak ondasun higiezin horiekin duen zer ikusiaren zantzurik ez dago,” adierazten da.
Fiskaltzak ondasun publikoen bidegabeko erabileraren delituaren zantzurik ez dagoela ere azpimarratzen du.
Horregatik, denuntziatutako ekintzak hipotesi subjetibo soiltzat jotzen ditu Fiskaltzak eta kasua artxibatzen du.

Eusko Legebiltzarra

Bestalde, Ana Urchueguiak, Noticias de Gipuzkoako arduradun eta kazetariak eta Lasarte-Oriako diru laguntzen ikerketa-batzordeko kideek asteartean Eusko Legebiltzarreko Europako Gaietako eta Kanpo Harremanetarako Batzordean hitz egin zuten.
Alderdi abertzaleek, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna eta Mistoa- Ezker Batua Berdeak taldeek egindako Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Peruko egungo ordezkari eta Lasarte-Oriako aurreko alkateak egindako kudeaketa instituzionalaren inguruan argitaratu diren informazioei buruz azalpenak emateko eskaerari erantzunez egin zuten agerraldia.