Ostadar futbol taldeko Miriam Infante, berriro ere, Estatuko 17 urte azpiko selekziorako hautatua izan da.
Oraingoan, Pragan dago bertan, apirilaren 14ra arte jokatuko den minitorneoan parte hartzera.
Europako txapelketa
Estatuko beste hamazazpi neskekin batera astelehenetik asteazkenera Madrilen, Las Rozasen egon da entrenatzen eta minitorneoa prestatzen.
Torneo honetan Belgika, Italia eta Txekiar Errepublikaren aurkako partidak izango dituzte eta garaipena eskuratu behar dute Suitzan uztailan jokatuko den Europako txapelketan egon nahi baldin badute.
Bihar, lehenengo partida dute Belgikaren aurka.