Ni hiru semeen ama naiz, gurasoa alegia, eta beste gurasoei laguntza eskatzen dizuet galdera bati erantzuna emateko.
Denok dakigu ez dela bide erraza gure seme-alaben heziketa. Beraien etorkizuna gure eguneroko borroka da eta horrexegatik asko arduratzen digu eguneroko zereginak. Esate baterako: eskolako lanak,bertako eta etxeko jarrera, aisialdia... Hamaika amorrazio, neke eta kezka izaten ditugu baina baita ere emaitza onak jasotzen ditugu. Beraz, borroka honek merezi duela ados gaude, ezta?
Badaude beste zeregin batzuek non ez da inoiz borroka bat izan. Gure haurrak gaur egunekoak esan nahi dut, jaio orduko zaborraren arazoa ez dute arazo ikusten. Badakite zein eduki ontzitan bota zabor bakoitza eta gure herrian Atez ateko sistema martxan jarri denetik zeresanik ez. Berdin du zein lagunen etxera joaten diren, denek berdin bereizten bai dute.
Aiton amonen etxean ere berdin. Gustua ematen dit nire semeek zein erraz egiten duten zeregin hau ikusteak.
Badakite etxeko erosketak egiterakoak etxetik poltsa eramanaz gero zabor gutxiago sortzen dutela.
Badakite ere ogia erosterakoan bere zorroa eraman behar dutela eta ikusten didate arraina edo okela erostera joaten naizenean fianbrera bat eramaten dudala eta arrain usainik ez dela geratzen etxeko zaborretan.
Gure etxean zaborra geroz eta gutxiago osatzen zaigu. Hori da ere gure helburua.
Baina erraustegi bat jartzen bada erregaia beharko du funtzionatzeko, hau da, zaborra, bestela ez dauka izateko arrazoirik.
Orduan zer esan behar diet nire semeei, ez bereizteko zaborra horren txukun? Ez kezkatzeko erosketak egiterakoan zenbat plastikozko poltsa behar ditugun? Zaborra sortu behar dela?
Ez al da hobe zaborra murriztea eta osasuna zaintzea?
Ixabel Agirresarobe.
Usurbilgo ama bat.