Garazi Gomez gimnasta Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 8a

LOKEko gimnastikako neskek Eskolarteko eta Amateur Txapelketako bigarren jardunaldia izan zuten Bergaran, lehengo larunbatean.
Gimnasta gazteek lan ona egin zuten. Herriko taldeak hiru gimnasta eta kadete mailako taldea aurkeztu zituen lehiketara eta, horietako batek, Garazi Gomezek amateur txapelkeko finalerako txartela eskuratu zuen.

Jardunaldia

Goizean, Aizpea Arroyok uztaiarekin eta borrekin lan egin zuen kadete mailako bakarkako lehiaketan eta 6. postua eskuratu zuen.
Arratsaldean, berriz, kadete taldeak 5 uztaiarekin eskainitako lana aukeztu zuen eta 7. geratu zen.
Azkenik, jubenil mailako Garazi Gomez eta Miren Aizpiriren txanda izan zen. Hauek xingolarekin lan egin zuten eta ederki gainera. Izan ere, Garazik bigarren postua eskuratu zuen eta Mirenek zortzigarrena.
Era honetara, Garazik maiatzean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.

Erakustaldia

Bestalde, apirilaren 16an, larunbata 11:00etan, LOKE eta Andoaingo Kirol elkarteko gimnastek erakustaldia egingo dute kiroldegian.
Honetan, maila desberdinetako gimnastek urtean zehar ikasitakoa erakutsi ahalko dute.