Zubietako Flash Mob-a ikusgai interneten

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 8a

Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak Zubietan martxoaren 20an 2.000 pertsona baino gehiago dantzan jarri zituen Errausketaren moratoriaren aldeko Flash Mob-a grabatzeko.
Aste honetan, astelehenean, Flash Mob-aren bideoa bere web orrialdean ikusgai jarri zuen. Interesa duenak, www.gipuzkoazz.com/zerozabor orrialdean aurkituko du.
Honetaz gain, Zero Zabor politika eta elkartearen ekintzei buruzko informazioa ere ematen da aipatutako orrialdean.