Oinatz taldeak Lasarte-Oriak dituen aberastasunak erakusten jarraitzeko asmotan, oraingo honetan herriak zuhaitzetan duen aberastasuna erakusteko txangoa prestatu du.
Lasarte-Oriako zuhaitzak izeneko ibilbide honetan, herriko zuhaitz motak eta familiak erakusteaz gain, zuhaitz eta zuhaixka tarteko desberdintasunak, hauek izan ditzaketen gaitzak, etab. izango dira mintzagai. Ibilbidean zehar ere zuhaitzen hostoak bilduko dira eta haien bidez zuhaitzak desberdintzen ikasiko dute parte hartzaileak.
Apirilaren 10ean, igande honetan goizeko 09:00etan, Jalgi taberna parean emango zaio hasiera txangoari. Goizeko irteera izango da, beraz eguerdi aldera etxera buelta egingo da. Irteera hau doan izango da eta ez da izenik eman behar.