Atsobakarren konpostegia jartzearen aurkako erabakia hartu du Auzitegiak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 8a

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Usurbilgo Udalak Atsobakar auzoan konposterako planta egiteko hartutako akordioa bertan behera utzi du.
Administrazioarekiko Auzietako Salaren epaiak Lasarte-Oriako Udalak jarritako errekurtsoa aintzat hartzen du.
Lasarte-Oriako Udalak aurkeztutako idatziak jasotzen duen moduan, Usurbilgo Udalaren espediente urbanistikoaren onarpenak Gipuzkoako zerbitzu urbanoen azpiegituren Arlokako Lurralde Planaren zehaztapenak urratzen zituen.
Era berean, Udalak bere helegitean azaltzen duenez, aipatutako espedienteak ez zuen nahitaezko konpostaren ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluaketa azterketa eta honek eragingo zituen gaitzen azterketa ere ez zen egin. Gainera, ez ziren planta kokatzeko alternatibak kontuan hartu.
Alkateak azaldu duenez, "aurkeztutako helegitearen helburua da lasarteoriatarren interesak defendatzea, eta horrela lortu dugu, beraz, oso pozik gaude bere momentuan hartzea erabaki genuen neurriengatik".