Apirilaren 1etik aurrera Lasarte-Oriako 8 taxietan kreditu txartelarekin ordaindu daiteke. La Caixa bankuetxearen elkarlanari esker taxisten zerbitzua ordaintzeko dirua beharrean txartela erabili ahal izango dute herritarrek.
Taxistek diotenez neurri hau bai bezeroarentzat eta baita haientzat ere aurreratze handia da.