Rikardo Ortegak martxoaren 22an jarri zuen salaketa hori Noticias de Gipuzkoa egunkariak alkate-ohiak Somoton dituen ondasunei buruz argitaratutako informazioen harira.
Garrantzia gutxiko ekintzak
Fiskaltzak Urchueguia anderea itaundu egin zuen eta honek aurkeztutako dokumentuak, hala nola, lurren eskriturak edo Kutxari eskatutako maileguaren paperak, aztertu zituen. Eta martxoaren 30ean argitaratutako dekretuan, denuntziatutako ekintzak garrantzia gutxikoak direla adierazten du.
Dokumentu honetan, “kode penaleko 439. artikuluan ikuskatzen eta zigortzen diren negoziaketa delitua eta funtzionario publikoek debekatuak dituzten ekintzen betebehar tipikoen zantzurik ez dago” dio Fiskaltzak.
Izan ere, “orduan Lasarte-Oriako alkate zenaren Somotorako diru-laguntzen kudeaketak ondasun higiezin horiekin duen zer ikusiaren zantzurik ez dago,” adierazten da.
Fiskaltzak ondasun publikoen bidegabeko erabileraren delituaren zantzurik ez dagoela ere azpimarratzen du.
Horregatik, denuntziatutako ekintzak hipotesi subjetibo soiltzat jotzen ditu Fiskaltzak eta kasua artxibatzen du.
Eusko Legebiltzarra
Bestalde, Ana Urchueguiak, Noticias de Gipuzkoako arduradun eta kazetariak eta Lasarte-Oriako diru laguntzen ikerketa-batzordeko kideek asteartean Eusko Legebiltzarreko Europako Gaietako eta Kanpo Harremanetarako Batzordean hitz egin zuten.
Alderdi abertzaleek, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeek egindako Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Peruko egungo ordezkari eta Lasarte-Oriako aurreko alkateak egindako kudeaketa instituzionalaren inguruan argitaratu diren informazioei buruz azalpenak emateko eskaerari erantzunez egin zuten agerraldia.