Natxo Izeta aurkeztu zuen H1!-k

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Hamaikabatek bere alkatetzarako hautagaia, Natxo Izeta aurkeztu zuen ostiralean.
Ekitaldi honetan, besteak beste, Joxean Rekondo Batzar Nagusietarako Donostialdeako zerrendaburuaren eta Pello Gonzalez, Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaiaren babesa izan zuen.

Ardura eta esperientzia

Jose Antonio Rekondo izan zen H1! alderdiko hautagaia aurkeztu zuena. Bere hitzetan, Natxo Izetak herriaren zuzendaritza “arduraz eta zintzotasunez“ egingo zuela azpimarratu zuen.
Era berean mintzo zen Pello Gonzalez ere, “politika arloan, eskarmentuko pertsona da Natxo eta Lasarte-Oriako herriaren alde lan egin duena”.
Eta“Natxok alderdiak aurkeztu nahi dituen baloreak irudikatzen ditu,” gaineratu zuen H1! alderdiko diputatu nagusirako hautagaiak.
Honetaz gain, H1! alderdia besteei zerbitzatzea helburu duela azpimarratu zuen eta kudeaketari dagokionez, “guztien ondasuna, bakoitzarena baino hobeago zaindu behar da,” ere aipatu zuen.

Herrigintza

Azkenik, Natxo Izetak bereziki aipatu nahi izan zuen zergatik ikusten duen Lasarte-Orian H1! alderdiaren presentzia beharrezkoa.
Alde batetik hautagaiak adierazi zuen bezala, “herrigintza lan egitera gatoz”.
Honela, eguneroko bizitzan sortzen diren arazoak konpontzea izango da alderdiaren lehentasuna, “Lasarte-Oria hobetzeko egin behar diren gauzak”.
Bestetik, azkeneko aldian Lasarte-Oriari buruzko berrien harira, udal gestioan gardentasuna bultzatzeko apustu argia egingo duela adierazi zuen.
Hala ere, argitu nahi izan zuen, dagokien erantzukizunak eskatzen zorrotzak izan arren, “H1! ekoak ez gatoz egurra ematera, jarrera baikorra izango dugu”. Izan ere, herriak dituen erronkei aurre egiteko elkarlana indartzeko asmoarekin dator alderdia.