Maria Bocos-en 15 metroko etxea

Txintxarri Aldizkaria 2011ko api. 11a, 02:00

Maria Bocos lasarteoriatarraren lana saritu du aurtengo Hasiberrien Lehiaketak. Arkitektura lan bat aurkeztu zuen, 15 metro karratuko etxebizitza baten proiektua eta maketa hain zuzen ere eta Koldo Mitxelena kulturgunean ikusi daiteke maiatzaren 14a bitartean 35 urtetik beherakoen arteko lehiaketa ezagun honetan aurten parte hartu duten beste 21 artisten lanekin batera.