Atsobakarreko parkeak itxituta berria du

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Atsobakar parkeko jokoek itxitura berria dute haurren segurtasunerako. Aisialdirako zonaldea da eta zakur asko ibiltzen dira inguruan. Horregatik, alkatetzak erabaki du jokoen zonaldea mugatu eta maskotei itxia izatea.
Jesus Zaballos alkateak azaldu duen moduan, "herritarrengandik zenbait eskaera jaso ditugu segurtasun perimetro bat jartzeko, askotan haurrak jolasten egon eta zakurrak gerturatzen direla azpimarratuz".
Itxituraz gain, kartelak jarri dira zakurrak sartzeko debekua adieraziz, eta parkeko hondarra aldatu da. Hartutako neurriekin haurrak espazio horretan lasaitasunez egongo dira.