Familia bat falta Saharar haur bat hartzeko

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Saharar Herriari elkartasuna adierazten dioten elkarteak Euskadiko Frente Polisarioaren ordezkaritzaren eta Udalen laguntzaz, beste urte batez, Oporrak bakean programa jarri dute martxan.
Honen bitartez, uztaila eta abuztuan, Euskadiko herrietan 410 neska eta mutil saharar egongo dira harrera familietan.
Lasarte-Oriaren kasuan, Saharar Herriaren Lagunen eta Udalaren elkarlanari esker, 4 haurrek esperientzia errepikatuko dute eta beste hirurentzat lehenengo aldia izango da.
Guztira 7 adin txikiko dira eta elkartea oraingoz sei harrera familiaren dago harremanetan. Gauzak honela, harrera familia bat behar dute haur berrietako bat hartzeko.
Programari buruzko informazio gehiago izateko Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Lagunak elkartearekin (660775090 / 678563977) jarri edo Villa Mirentxun dagoen Gizarte Zerbitzuetara hurbildu daitezke harremanetan interesatuak.