Auto bat erre zen Hipodromoko zubian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Apirilaren 2an, larunbata, goizeko 5:30ak aldera, Hiprodromo etorbideko bizilagunak kaleko sirena eta mugimenduagatik esnatu ziren. Kalera irten eta Hipodromorako zubian kotxe bat erretzen ari zela ikusi zuten.
Donostiako Udaltzainekin harremanetan jarri da Txintxarri aldizkaria baina ez dute sutearen arrazoirik eman.
Honela, goian ikusi daiteke, bizilagun batek aldizkarira bidalitako argazkia.