Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko hitzarmena sinatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Etxebizitzaren merkatuko krisi larriak Goiegi Ibarra, Zabaleta berri eta Zataraingo poligonoen bideragarritasuna ziurtatzen duen formula bat bilatzea ekarri du, izan ere, etxebizitza adosatuek ez dute dagoeneko merkaturik eta poligonoen aurrerabidea oztopatzen dute.
Hori dela eta, alkatetzak eta Nasipa S.L., Zabaleta Berri S.L. eta Construcciones Aburuza S.A. promotoreek hitzarmen bat sinatuko dute etxebizitza horien tipologia eta kopurua aldatzeko.
Era honetara, eraikuntzen bolumena eta eraikigarritasuna aldatu gabe promozio horietako etxebizitza libreak itundutakoak izatera pasako dira. Hauek, etxebizitza librekoak baino merkeagoak izango dira, baina Babes ofizialekoak baino garestiagoak.
Eta Lasarte-Oriako hiritarrek hiru promozio hauetan sortuko diren itunduko 179 etxebizitza berri eta 25 BOE berri eskuratzeko aukera izango dute.

Baldintzak

Lasarte-Oriako Udalak zenbait baldintza jarri ditu, besteak beste, gehienezko itundutako prezioa, erroldako baldintzak, tanteo-eskubidea eta hobekuntza garrantzitsuak urbanizazioetan, Plan Partzialaren aldaketa aurrera eramateko.
Enpresek, bestalde, promozioak datozen lau urteetan amaitzeko konpromisoa hartuko dute.
Honetaz gain, enpresa sustatzaileek etxebizitza hauetako bat eskuratu nahi duten pertsonek izena emateko zerrendak zabalduko dituzte, eta zozketa publikoa Udalak eramango du aurrera.
Zozketa ostean, bost urtez herrian erroldatuak egon direnek izango dute lehentasuna, etxebizitza izaterakoan. Etxe bizitza guztiak sei hilabeteetan banatzen ez badira, kopuru hori bi urtera murriztuko da eta beste sei hilabete igarotzean, erroldatutako herritar guztiek izango dute lehentasuna.
"Espekulazioa ekiditeko helburuarekin, zortzi urtetan Udalak eta sustatzaileek ustapen itunduko etxebizitzen prezioan, moduluaren prezioaren eguneraketekin tanteo-eskubidea izango dugula ezarri dugu. Modu horretan, jendeak etxebizitza horiek merkatu librean saltzeko ideiarekin erostea eragotziko dugu", azaldu du Zaballosek.