Oreindik Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Lasarte-Oriako Jokin Telleria bateriajolearen Oreindik taldeak eta Elgoibartik etorri zen Andrakan boskoteak kontzertu bikaina eskaini zuten larunbat gauean Jalgi tabernan. Andrakan taldeak hasi zuen kontzertua, eta piskanaka giroa berotzen joan zen. Euskara eta ingelesa tartekatu zituzten euren abestietan. Jende ugari bildu zen Jalgin eta oso ondo pasa zuten bi taldeekin. Oreindik-ek zenbait bertsio ere eskaini zituen, hau da, bere abestietaz gain besteak beste Itoiz taldearen abestiak jo zituen.