Bi puntu hauetan fruta eta edari postuak jarri zituzten antolatzaileek, bidegurutze guztietan ere egon ziren inor ez galtzeko eta atera ziren txirrindulari guztiak iritsi ziren onik helmugara. Ez zen erorketa aipagarririk izan eta DYAkoek urratu txiki batzuk sendatu beste lanik ez zuten izan.
Eguraldi bikaina
Eguraldia ere bikaina izan zuten txirrindulariek mendi itzulia egiteko, euria egin balu asko lokaztu eta zailduko baitzen ibilbidea.
Aipagarria da oso ondo antolatu zutela proba, eta eguerdirako bizikletak uzteko jarritako tokiak txirrinduz bete zirela. Harrera oso ona izan du aurten ere probak, guztira 336 lagunek eman zuten itzulia eta ondoren giro ederrean dastatu zituzten antolatzaileek prestatutako jaki bikainak. Mahai bete pintxo jarri zuten, hotz eta beroak, salda, kafea eta edariak.
Sagardo botila bat eta kamiseta jaso zituzten opari eta 336 parte hartzaileren artean txirrindularitzako materiala zozketatu zen, kasko, bonba, adar, pote, maillot, poltsa eta abar.