Amaraun-en jaialdi bikaina

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 11

Lasarte-Oriako neska mutilek ederki asko pasa zuten larunbatean goiz eta arratsaldez Michelingo frontoian burutu zen Amaraun jaialdian. Egun osoan, puzgarri, tailer ezberdin eta ludotekako jokoekin, eguerdian bazkideen bazkarian eta batez ere arratsaldeko txokomerienda, kalejira, dantza eta antzerkian. Aurten, festako gaia itsas herria eta itsasoko animaliak izanik emanaldi berezi eta bikaina eskaini zuten jaialdiari amaiera emateko Ane Monna, Oskola eta Karramarroik Amaraun klub-eko lagunentzat.