Estudio del pintor eskolako erakusketa ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 12a

Aurten ere Estudio del pintor margo eskolako ikasleen lanak daude ikusgai Manuel Lekuona kulturetxeko erakusketa aretoan.
Apirilaren 11tik 20ra bitartean egongo da irekita erakusketa, arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak arte.
Erakusketan paisaiak, hiriburu ezagunak eta aktoreen erretratuak ikusi daitezke.