12_Hiribusa erregulatzeko pausuak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 12a

ohiz kanpoko udalbatzarrean Hiribusaren esperientzia pilotoaren ondoren, Hiriko Garraio Zerbitzu Publiko Erregularraren araudi erregulatzailea onartzeko pausuak eman ziren; aurrera jarraituko du, Udalbatzarrean parte hartutako 14 zinegotzien onarpenarekin. Bestetik esperientzia pilotoa justifikatzeko memoria PSE-EEren 7 botoei esker onartu zen. Plataforma, Hamaika1, EAJ eta Ezker Abertzaleak abstentziora jo zuten.
Esperientza pilotoak herrian zegoen beharra eta bideragarritasuna erakutsi duela aipatu zuten PSE-EE alderditik
Bestetik, oposizioko alderdiek abstentziorako bidea hartu zuten arrazoi batengatik “badakigu proiektu defizitarioa dela, horregatik martxan jarri baino lehen gauzak ondo argitu behar direla uste dugu” adierazi zuen Ana Prieto zinegotizak. Oposizioko alderdiak argi dute hiri-busa ez dutela oztopatuko “argi izan gure botoarekin ez dugula autobusa arriskuan jarriko, baina proiektuari buruzko erantzunak behar ditugu” azaldu zuen Txanpi Baztarrikak.