12_Ostadar GES aseguruekin hitzarmena sinatu du

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 12a

Ostadar Kirol Fundazioak eta Lasarte-Oriako Ges Aseguruak beste urte beterako hitzarmena sinatu zuten apirilaren 12an. Aurtengo hitzarmenarekin Seigarren urtea izango da Ges Aseguruek Ostadarreko gazteen taldeari babesa emango diotena.
Bi entitateek Ges Aseguruak, Pablo Mutiozabal 2.zenbakian duen bulegoan sinatu zuten hitzarmena.

Ostadarreko ordezkariek pozik agertu dira sinatutako hitzarmen honekin, "Ges Aseguruak eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da. Ges gazteen taldeko babeslea izan arren, aldi berean, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari laguntzen baitio. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen”.
Laguntzaile guztiei “eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinisteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik" gaineratu dute Ostadar K.E-tik.