Borja Apeztegia entrenatzaileak aipatu duenez, “oro har, gure igerilariak bikain ibili ziren ligako azken jardunaldi honetan eta alebinei dagokionez, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lan ona egiteko moduan daudela uste dugu”.
Honela, Borja Apeztegiak azaldu zigunez, bikain aritu ziren lehenengo eta bigarren urteko benjaminak 100 estiloak proban.
Nesketan, gainera, lehen lau sailkatuak Nahia Jie Villamediana, Nora Irazusta, Amaia Izagirre eta Leire Carcedo taldeko kideak izan ziren.
Froga indibidualetaz aparte, 6x25 libre erreleboan parte hartu zuten benjaminek. Bigarren urtekoek “proba bikaina” egin zuten eta lehen urtekoek ere “lan ederra egin zuten “.
Alebinei dagokionez, lehen urtekoek 50 metro tximeleta eta 200 estiloak probak izan zituzten eta bigarren urtekoek 100 tximeleta eta 200 estiloak.
“Denak bikain aritu ziren eta Tolosan ospatutako jardunaldian neskek aurreko postuetan amaitu zuten ia beti,” jakinarazten du.
Gauzak honela, 50 tximeletan, nesketan, Janire Berasarte bigarren izan zen eta Ainara Garcia hirugarren; 200 estiloak proban Ainara Garcia lehenengo sailkatua izan zen eta Janire hirugarren izan zen.
Azkenik, Naiara Lizaso 100 tximeleta eta 200 estilo probetan lehiatu zen eta lehenengo eta bigarren postua lortu zituen, hurrenez hurren.
Hitzarmena
Bestalde, Buruntzaldea IKT-k eta Activación Muscular Trainning-ek patrozinio hitzarmena sinatu zuten apirilaren 7an.
Hitzarmen honen arabera Activación Muscular Trainning-ek dirulaguntza bat emateaz gain, infantil, junior, promesa eta absolutu mailako igerilari bakoitzari urtean 6 saio eskainiko dizkie doan.
Honetaz gain, igerilariei biomekanikaren inguruan hitzaldiak eman eta tratamendu indibidualetan Activación Muscular Trainning-ek prezio bereziak egingo dizkie.
Laguntza hauen truke, Buruntzaldea IKT-k Activación Muscular Trainning-en logoa eramango du taldeko kamiseta eta galtzetan,baita bere www.buruntzaldeaikt.blogspot.com blog-ean ere.
Hitzarmen formalaz gain, bi alderdiek elkarlanerako adostasuna azaldu dute eta momentu puntualetan egin daitezkeen bestelako jarduera batzuk egiteko aukera zabalik utzi dute, hala nola, hitzaldiak, ariketa bereziak, txapelketetako tratamenduak...