Ariketa osasuntsua egiteko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 14a

Lasarte-Oriak adineko pertsonek ariketa fisikoak egiteko lehen parkea du dagoeneko. Instalazioa Kontzeju Txiki plazan kokatuta dago eta mugimendurako hamar modulu ditu guztira.
Makinak muskuluen tonua eta artikulazioen mugimendua hobetzeko garatuta daude. Moduluetako batzuk muskulatura indartzeko pentsatuta daude. Bestetik, ariketa makina hauekin sorbalda edo eskumuturren eta gerrialdeko malgutasuna handitu eta aldaka eta bizkarreko tentsioa erlaxatu ditzazkete.