Zumaburuko elizaren ingurutik eman diote hasiera Korrika Txikiari Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasle txikienek. Handik Sasoetako eraikinera joan dira eta bertako ikasleek hartu dute lekukoa. Landaberri ikastolakoek aldiz, Garaikoetxea eraikinaren partean hartu dute lekukoa eta erdigunera eraman dute, zaharrenei emateko.
Ekitaldiari amaiera Andatza plazan eman diote. Bertako kioskora igo dira lekukoa eraman duten partaide guztiak eta plazan bildutako guztiekin batera Korrikako flash mob-a dantzatu dute.
Haurrei jogurtak banatu dizkiete, indarrak berreskuratzeko eta Amalurrek girotutako erromeriarekin nahiko dantza egin dute.