Atsobakarreko langileak lan baldintza duinen eske

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 15a

Asteazkenean, hilaren 13an udaletxe aurrean bildu ziren eguerdi aldera Atsobakarreko langileak lan baldintza duinak aldarrikatzeko.
Otsailaren 23an elkartu ziren enpresa komitea eta Lasarte-Oriako Atsobakar erresidentzia kudeatzen duen CLECE enpresako kideak akordio bat bilatzeko asmoz. Bilera horretan, CLECE langileek luzatutako proposamena aztertzekotan gelditu zen.
Itxaronaldi luzea
Erantzunaren zain ia bi hilabete igaro ostean, "oraindik soldata murrizketekin etorri dira zaigu, ez digute Kontsumoko Prezioen Indizea ere igo" azaldu digute komitekoek.
Gainera, langileek salatu dutenez, "enpresari, aldiz, bai igo die urteko kopuruan KPIa Udalak". Beraz, langileek ez dute eskatutakorik lortu, igoera eta plus guztiak izoztuko dizkietela aipatu dute, gaueko lanaren plusa izan ezik.
Enpresarekin akordio batera iristeko ezintasunaren aurrean, gaur ostirala 12:00etan Atsobakarreko autobus geltokian kontzentratuko dira, hilaren 19an Grosen CLECEren egoitza aurrean eta 20an, udaletxe aurrean.