Zumaburuko elizaren ingurutik eman zioten atzo hasiera Korrika Txikiari Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasle txikienek.
Handik Kale Nagusia eta Beheko kaletik barrena Sasoetako eraikinera joan ziren. Andatza plazara egin eta Tajamarreko errotondan Donostia Etorbidetik gora joan zen Korrika Txikia.
Landaberri ikastolakoek aldiz, Garaikoetxea eraikinaren parean parte hartu zuten lekukoa eta herriko erdigunera zeharkatu ostean, Andatzara plazara egin zuten.
Amaiera festa
Bertan Korrika Txikiari amaiera eman zioten lekukoa eraman zuten partaide guztiak kioskoan batuz.
Ostean, plazan bildutako guztiak batera Korrikako eta erraustegiaren aurkako flash mob-a dantzatu zuten. Eta Amalurrek girotutako erromeriarekin amaitu zen festa.